Kategoriaren artxiboak: Herri indigenak


Saretuz Tailerra: KOMUNIKATUZ ERALDATU ONDO BIZITZEAREN BIDEAN

Non? Okendo Kultur Etxean (Donostia) Noiz? Otsailak 16 osteguna, 18:00tan Hedabideak gure gizarteen demokratizaziorako tresnak izan behar badira, gehienetan kontsumismoa, indibidualismoa, pentsaera bakarra eta estereotipo matxistak, klasistak eta arrazistak indartzeko tresnak baino ez dira. Ikasi nahi al duzu Latinoameriketatik, herri komunikazio indigenetatik, dakarten esperientzia?


KOMUNIKATUZ ERALDATU MAHAI INGURUAK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN

KOMUNIKATUZ ERALDATU biraren baitan, astearte honetan hilak 14 EHUn Leioako kanpusean  ospatuko ditugun Mahai Inguruen berri ematen dizuegu. Kazetaritza departamenduarekin antolaturiko ekimen honetan, Euskal Herriko zein Latinoamerikako komunikatzaile eta kazetari ezagunen partehartzea izango dugu. Besteak beste komunikazio indigena, komunikazio alternatiboa, komunikabide masiboen eta komunikazio ez sexistaren inguruan hariko gara hizketan. Informazio guztia ondoko kartelean duzue. Gonbidatuta … Jarraitu KOMUNIKATUZ ERALDATU MAHAI INGURUAK EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEAN irakurtzen


KOMUNIKATUZ ERALDATU Bira. Herriak ueren komunikazioaren jabe

KOMUNIKATZAILE INDIGENEN BIRA EUSKAL HERRIAN ZEHAR Datak: 2017ko otsailaren 13tik 23ra Informazioa pdf formatuan hemen: Bira_2017  Helburu nagusia: Latinoamerikako komunikatzaile indigenen eta Euskal Herriko hainbat komunikazio eragileren  (hedabideak, Unibertsitatea, gizarte erakundeak, etab.) arteko trebakuntza eta elkartrukerako askotariko espazioak sortzea. Informazioa kontsumitzeko era berrien eta mass-medien aurrean, tokikoak eta alternatiboak diren hedabideek eta komunikatzaileek  egungo testuinguruan … Jarraitu KOMUNIKATUZ ERALDATU Bira. Herriak ueren komunikazioaren jabe irakurtzen


CLACPI-ren komunikatua Mexikon ematen ari den errepresioaren aurrean

Latinoamerikako Indigenen Zinema eta Komunikazio Koordinakundetik (CLACPI), Mexikoko Gobernuak sektore eta mugimendu sozial (irakasleak, ikasleak eta herri indigenak)  desberdinen kontra egiten ari den errepresio bortitzagatik komunikatu helarazi digute. Mugarik Gabetik gurea egiten dugu ere aldarrikapen hau eta herrialde horretan gertatzen ari dena salatu nahi dugu ere. Hemen duzue CLACPI Komunikatua


Latinoamerikako gonbidatuak datoz “Komunikatuz Eraldatu” ekintzetara

Maiatzak 17 asteartea eta 26ra bitartean KOMUNIKATUZ ERALDATU Jardunaldi guztietan Urduñan, Getxon, Aretxabaletan, Arrasaten eta Oñatin Latinomerikako 3 gonbidatu komunikatzaileen presentzia izango dute. Guretzako ohore bat da gonbidatu hauekin kontatu ahal izatea: