Kategoriaren artxiboak: Herri indigenak


HERRIAK EUREN KOMUNIKAZIOAREN JABE

  2016 eta 2017. urteetan zehar, Komunikatuz Eraldatu kanpainaren barnean, Latinoamerikako herri indigenek euren komunikabideak nola sortu dituzten, zelan defendatu dituzten eskubideak eta herri bezala euren nortasuna eta hizkuntza propioak nola sendotu dituzten ikustarazten zentratu gara. Honekin batera, Euskal Herrian helburu antzekoekin Herri Komunikabideek eta komunikazio alternatiboaren arloan dabiltzan eragileek egin duten eta egiten duten … Jarraitu HERRIAK EUREN KOMUNIKAZIOAREN JABE irakurtzen


Hemen dago gure 2017ko txostena ;)

Memoria-dokumentuetan laburbiltzeko ahalegina egin ohi da gehiegi luzatu ez dadin, baina aldi berean landutakoaren funtsa ulertu dadin. Frogatu dugu memoria orok ere baduela sorpresa kutsua; izan ere, ikusi dugu gauza asko egin ditugula, uste genituenak baino gehiago egin ere. 2017. urtean Mugarik Gabek egindako jardueren laburpena luzatzen dizuegu. Sakatu hemen.


Bakea Eraikitzen duten Emakumeak

“Giza Eskubideak ez dute Mugarik” kanpainaren barne Bakea Eraikitzen duten Emakumeak ekintza burutu genuen. Bertan, Kolonbiako Ruta Pacífica de las Mujeres y Euskal Herriko EMAGUNE mugimenduaren eta ekimenaren aurkezpena egin genuen. Abenduak 1ean Gasteizen aurrera eraman genituen aurkezpenetan, Marina Gallego, Irantzu Mendia eta Oihana Etxebarrieta solaskide izan genituen gurean. Hona hemen solasaldian aurkezturikoa, laburpen grafikoa … Jarraitu Bakea Eraikitzen duten Emakumeak irakurtzen


Erresistentzia Estrategiak eta Irakaspenak. NMI

 “Gure kulturak eta gure bizitzak, mundua lankidetzarako, eskuzabaltasunerako, toki giza ehuntzen duten printzipioetatik eraiki behar ditugu, elkartasunaren, eta ez hegemoniaren, bitartez printzipio unibertsal berriak sortuz”  Vandana Shiva Pertsonen, herrien eta naturaren eskubideak kapitalaren aurrean jarri behar ditugula uste dugulako… hona hemen 2016. eta 2017. urteetan zehar, ezezagun, ezagun eta sare ezberdinen bitartez burutu ditugun nazioarteko itunen … Jarraitu Erresistentzia Estrategiak eta Irakaspenak. NMI irakurtzen


Kriminalizazioa eta Giza Eskubideen Defentsa

Tamalez, askotan, bizitza arriskuan jartzen da BIZITZA bera defendatzerako orduan… errefuxiatutako pertsonen bizitza, emakumeena eta Ama Lurrarena, kasu. Finantza sistemaren eta enpresari nagusien boterea (nagusiki gizonezkoena) hazten den bitartean, murriztu eta desagertu egiten dira askatasunak zein herrien eta pertsonen eskubideak. Gaur egun, jazarri eta kriminalizatu egiten dira emakumezkoak eta gizonezkoak; zehazki, eskubide horiek defendatzeagatik, horien … Jarraitu Kriminalizazioa eta Giza Eskubideen Defentsa irakurtzen