Kategoriaren artxiboak: Mugarik Gabe


ERAGOZPEN FISKALA. ERRENTA KANPAINA

Mugarik Gabe Eragozpen Fiskalerako kanpainan parte  hartzen dugun eragiletariko bat gara. Zer da Eragozpen Fiskala? Hitz gutxitan, Eragozpen Fiskala da zure ustez onargarriak ez diren partidak zure zergen bidez ordaintzeari uko egitea (gastu militarra, bankuen erreskateak…) eta, horren ordez, zure ustez benetan merezi duten proiektuetara bideratzea zure dirua. Informazio gehiago nahi baduzu…


EMAKUMEOK* PLANTO. Nosotras paramos!!

Aurtengo martxoaren 8an, Mugarik Gabetik bat egingo dugu Euskal Herriko mugimendu feministak deitutako eta 70 herrialdetan baino gehiagotan antolatutako greba feministarekin. Emakumeontzako indarkeria eta desparekotasunezko hainbat forma sortzen dituen mundu honen aurrean, guk planto egingo dugu zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Lan kontzeptua bera birplanteatu nahi dugu, eta egungo eredu neoliberal predatzaile, … Jarraitu EMAKUMEOK* PLANTO. Nosotras paramos!! irakurtzen


EMAKUMEOK* PLANTO!!!

Martxoaren 8 EMAKUMEOK* PLANTO EGINGO DUGU! EUSKAL HERRI OSOA EKINTZAZ ETA MOBILIZAZIOZ BLAI JARRIKO DITUGU… hau da Euskal Herriko mugimendu feministatik proposatzen digutena eta, Mugarik Gabetik bat egingo dugu beraiekin. Egunotan hiri eta herri ezberdinetako egitarauak argitaratu dira. Eta zuoi! beraiekin bat egitera dei egiten dizuegu! MARTXOAK 8 EMAKUMEOK* Planto! Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi eta … Jarraitu EMAKUMEOK* PLANTO!!! irakurtzen


Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz

Azaroaren 29an Donostian duzu zita! “Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz” izango dugu eta irekia da jardunaldia. Anima zaitez! Tribunaletara bertaratzeko deia egiten dugu, denon artean bizi dugun jendarte kontsumistari nola aurre egin eta bizitza jasangarriak nola bideratu ditzakegun landu nahi dugulako. Azaroaren 29ko Tribunal sinbolikoen elkartrukeko egitaraua hau da: 13:30: Antzerki-foroa Lur-Ikara Kabaretarekin, Nestor Basterretxea … Jarraitu Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz irakurtzen