Kategoriaren artxiboak: Genero parekotasuna


IKUSEZINEAN BIDAIATZEN JARRAITZEN DUGU!

Dagoeneko pasa dira hilabete batzuk martxoaren 30ean esperientzien Hartu-emana egin genuenetik, eta prozesuak aurrera jarraitzen du. Gure erakundeetatik mundua eraldatzeko praktika ez patriarkalekin lotutako material batzuk zuekin partekatu nahi ditugu orain, hilabete hauetan sortu ditugun materialak, alegia:   Hartu-emanean antolakunde aitzindariek partekatu zituzten 6 praktika onen bideoak dira, erabakiak hartzeari, lan ereduei eta zaintzaren kudeaketari … Jarraitu IKUSEZINEAN BIDAIATZEN JARRAITZEN DUGU! irakurtzen


ILARGI AZPIAN – MUNDUA ALDATZEKO FILM LABURRAK

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak, Ilargi azpian: Mundu zabala, errealitate anitz izenburupean 16 film laburrez osatutako emanaldia antolatu du. Ekitaldia 21.00etan hasiko da Oihulari Klown taldearen animazio antzeztu batekin bertara hurbiltzen zaretenoi esertzera gonbidatuko zaituelarik. Ilunabarrean eta Zuloaga Plazako argiak guztiz itzaltzen direnean ekitaldiari hasiera emango zaio.


BizitzaJokoan Mahai-inguruak Donostian, Kriminalizazioa eta Giza Eskubideen Defentsa

Tamalez, askotan, bizitza arriskuan jartzen da BIZITZA bera defendatzerako orduan… errefuxiatutako pertsonen bizitza, emakumeena eta Ama Lurrarena, kasu. Finantza sistemaren eta enpresari nagusien boterea (nagusiki gizonezkoena) hazten den bitartean, murriztu eta desagertu egiten dira askatasunak zein herrien eta pertsonen eskubideak. Gaur egun, jazarri eta kriminalizatu egiten dira emakumezkoak eta gizonezkoak; zehazki, eskubide horiek defendatzeagatik, horien … Jarraitu BizitzaJokoan Mahai-inguruak Donostian, Kriminalizazioa eta Giza Eskubideen Defentsa irakurtzen


Impunitaterako autobideak

Merkataritzarako eta Inbertsiorako itunak gelditzeko boterea izaten jarraitzen dugu! Zergatik ez dugu zerbait egiten?  Hona hemen itunak geldiarazteko proposatzen dizkizuegun ariketa batzuk. Eta, astelehenean, Lola Sanchéz, Podemoseko eurodiputatuaren, Juan Hernández, EHak TTIPari Ez! kanpainako kidearen, Mari Ángeles Fernández, Pikara Magazine Koordinatzailearen, Xabi Benito, Podemoseko eurodiputatuaren eta Lorea Undagoitia, Mugarik Gabeko kidearen eskutik Bilboko La Moradan “Impunitaterako … Jarraitu Impunitaterako autobideak irakurtzen


Mugarik Gabek eta Feminicidio.net-ek argitaratuta

FEMINIZIDIOA EUSKADIN ETA NAFARROAN 2010-2015. GERTAERAK, TRATAMENDUA PRENTSAN ETA EPAIEN ANALISIA. Txostena deskargatzeko sakatu irudian. Mugarik Gabek eta Feminicidio.net-ek argitaratuta. Indarkeria matxisten continuum-aren formarik muturrenekoa da Femizidioa. Irismen globala duen emakumeen giza-eskubideen urraketa hori gure inguru hurbilean ere ematen da. 2010 eta 2015 urteen artean, emakume izateagatik 33 neskatila eta emakume erail zituzten Euskadin eta … Jarraitu Mugarik Gabek eta Feminicidio.net-ek argitaratuta irakurtzen