Kategoriaren artxiboak: Heziketa


MEMORIA ERAIKIZ

MEMORIA ERAIKIZ, urritik otsailera Euskal Herriko herri desberdinetan egongo dena, indarkeria matxista jasan eta bizirik atera diren emakumeen memoriaz zentzumen-esperientzia desberdina bizitzeko gonbita egingo digu, sistema patriarkalari aurre egiteko eta gu geu eraldatzeko.   Memoria Eraikizek erakusketa baten bidez zenbait bizipenen hedapena egin nahi du, ondoko ikerketan jasotako kontakizunena, hain zuzen: Asfalto arteko loreak. Indarkeria … Jarraitu MEMORIA ERAIKIZ irakurtzen


Zeinek zaintzen du eta nola Vitoria-Gasteizen?

Zentzuz Kontsumitu-Consume con Sentido (ZK) –SETEM HEGO HAIZEA, MEDICUSMUNDI ARABA eta MUGARIK GABE GGKEak direla partzuergoko kideak– “Zeinek  zaintzen du eta nola Vitoria-Gasteizen? Etxeko-langileen egoera Vitoria-Gasteizen: hurbilketa bat” ikerlana aurkezten du. Lan honen helburua da etxeko eta zaintzako lana ikusgai jartzea, gure hirian lan-mota hori nola egiten ari den ezagutaraztea, eta bai bizitzaren zaintzaren garrantzia, … Jarraitu Zeinek zaintzen du eta nola Vitoria-Gasteizen? irakurtzen


HERRIAK EUREN KOMUNIKAZIOAREN JABE

  2016 eta 2017. urteetan zehar, Komunikatuz Eraldatu kanpainaren barnean, Latinoamerikako herri indigenek euren komunikabideak nola sortu dituzten, zelan defendatu dituzten eskubideak eta herri bezala euren nortasuna eta hizkuntza propioak nola sendotu dituzten ikustarazten zentratu gara. Honekin batera, Euskal Herrian helburu antzekoekin Herri Komunikabideek eta komunikazio alternatiboaren arloan dabiltzan eragileek egin duten eta egiten duten … Jarraitu HERRIAK EUREN KOMUNIKAZIOAREN JABE irakurtzen


hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean: INFORMAZIOA ALA DESINFORMAZIOA?

2016ko otsailaren 15etik uztailaren 15era 5 egunkari egunero aztertu genituen. Horrela, indarkeria matxistei ematen dieten trataera ikertzen saiatu ginen, eta aldi berean arreta berezia eskaini genion hedabideen bitartez gizarteratzen diren erakundeen eta alderdi politikoen diskurtsoak ezagutzeari. Hemen dosierra eskuratu dezakezue. HedabideenDossierra Bertan, egindako ikerketa, ateratako ondorioak eta hedabide, alderdi politiko eta erakunde publikoentzako gomendioak batu ditugu. … Jarraitu hedabideen papera indarkeria matxisten aurrean: INFORMAZIOA ALA DESINFORMAZIOA? irakurtzen


Beste supermerkatuak posible ahal dira, etorri gurekin hurrengo asteazkenea!!

Azken urteotan, gure eguneroko erosketa multinazional gutxi batzuen eskuetan dago. Enpresa hauek beraien etekinak handitzeko ondasun naturalak esplotatzen dituzte, produkzioa mila kilometrotara deslokalizatzen dute eta milaka pertsona esplotatzen dituzte lan-baldintzak bidegabeko eta ez duin lan-baldintzak erabiliz. Honen kontra, gero eta gehiago gara bestelako “supermerkatuak” bultzatzen ditugunok, autogestioan eta lankidetzan oinarritutakoak. Proiektu hauek ekoizpen ekologikoa eta … Jarraitu Beste supermerkatuak posible ahal dira, etorri gurekin hurrengo asteazkenea!! irakurtzen


Hemen dago gure 2017ko txostena ;)

Memoria-dokumentuetan laburbiltzeko ahalegina egin ohi da gehiegi luzatu ez dadin, baina aldi berean landutakoaren funtsa ulertu dadin. Frogatu dugu memoria orok ere baduela sorpresa kutsua; izan ere, ikusi dugu gauza asko egin ditugula, uste genituenak baino gehiago egin ere. 2017. urtean Mugarik Gabek egindako jardueren laburpena luzatzen dizuegu. Sakatu hemen.