Kategoriaren artxiboak: Kooperazioa eta elkartasun eraldatzailea


Hemen dago gure 2017ko txostena ;)

Memoria-dokumentuetan laburbiltzeko ahalegina egin ohi da gehiegi luzatu ez dadin, baina aldi berean landutakoaren funtsa ulertu dadin. Frogatu dugu memoria orok ere baduela sorpresa kutsua; izan ere, ikusi dugu gauza asko egin ditugula, uste genituenak baino gehiago egin ere. 2017. urtean Mugarik Gabek egindako jardueren laburpena luzatzen dizuegu. Sakatu hemen.


Kubarekin elkartasunerako deia Irma Urakanaren ondoren

Irma urakana, 1932. urtetik Kuban eragina izan duen kategoría 5eko lehenengoa, kalte material handiak utzi ditu herrialdeko etxebizitzetan eta azpiegituretan. Milioi bat pertsona baino gehiago ebakuatuak izan arren, zoritxarrez 10 pertsona hil dira. Mugarik Gabetik Kubarekin elkartasunerako deia egiten dugu, Euskadi-Cubak, Kubarekiko adiskidetasun euskal elkartea, herri kaltetuentzako dohaintzak jasotzeko ireki duen kontuaren bitartez. Dohaintzak munduko … Jarraitu Kubarekin elkartasunerako deia Irma Urakanaren ondoren irakurtzen


ILARGI AZPIAN – MUNDUA ALDATZEKO FILM LABURRAK

Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak, Ilargi azpian: Mundu zabala, errealitate anitz izenburupean 16 film laburrez osatutako emanaldia antolatu du. Ekitaldia 21.00etan hasiko da Oihulari Klown taldearen animazio antzeztu batekin bertara hurbiltzen zaretenoi esertzera gonbidatuko zaituelarik. Ilunabarrean eta Zuloaga Plazako argiak guztiz itzaltzen direnean ekitaldiari hasiera emango zaio.


HITZALDIA HERNANIN: BOLIVIA ETA KOMUNIKAZIO INDIGENA

#komunikatuzeraldatu biraren baitan, hurrengo asteartean, hilak 21, Ivan Sanjines eta Martha Zelady-rekin komunikazio indigenak Boliviaren eraldaketa prozesuan jokatu duen papera ezagutzeko aukera izango dugu, gonbidatuta zaudete! Biteri Kultur Etxeako ikastaro gelan, 19:00tan    


ELKARTASUNA MATTHEW URAKANAREN ONDOREN

Irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, 4. kategoriako ‘Matthew’ urakanak Guantanamo eskualdetik igaro eta kalte material larriak eragin zituen. Gobernuak egindako lanak eta arriskuan zegoen biztanleriaren ebakuazioak hildakoak egotea sahiestu zuen. Hala ere, bai etxebizitzetan bai nekazaritza eta abeltzantza azpiegituretan kalteak ugari izan ziren. 17.000 milioi dolar baino gehiagokoak. 1976.urteko Flora urakanaren ondoren, Kuban izandako urakan … Jarraitu ELKARTASUNA MATTHEW URAKANAREN ONDOREN irakurtzen