Kategoriaren artxiboak: Sin categoría


“GIZA ESKUBIDEAK DEFENDATZEN DITUZTEN EMAKUMEEI JAZARPENA MESOAMERIKAN” MAHAINGURUA

Hurrengo maiatzak 11, ostirala, 19:00etan, La Bolsako udaltegian (Bilbon), Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak, CEAR-Euskadik, Ongi Etorri Errefuxiatuak, Calalak, eta Mugarik Gabek Mesoamerikan Giza Eskubideak defendatzen dituzten emakumeen kriminalizazio eta jazarpena eta honi aurre egiteko erabiltzen ari diren estrategiak ezagutzera emateko mahai ingurua antolatu dugu. Honetarako gure artean izango ditugu: Lydia Alpizar, Iniciativa Mesoamericana de … Jarraitu “GIZA ESKUBIDEAK DEFENDATZEN DITUZTEN EMAKUMEEI JAZARPENA MESOAMERIKAN” MAHAINGURUA irakurtzen


ERAGOZPEN FISKALA. ERRENTA KANPAINA

Mugarik Gabe Eragozpen Fiskalerako kanpainan parte  hartzen dugun eragiletariko bat gara. Zer da Eragozpen Fiskala? Hitz gutxitan, Eragozpen Fiskala da zure ustez onargarriak ez diren partidak zure zergen bidez ordaintzeari uko egitea (gastu militarra, bankuen erreskateak…) eta, horren ordez, zure ustez benetan merezi duten proiektuetara bideratzea zure dirua. Informazio gehiago nahi baduzu…


Bizimodu Jasangarrietarako HERRI-AUZITEGIA

Gure erakundeetatik Bizimodu Jasangarrietarako Herri-Auzitegira gonbidatu nahi zaituztegu. Bi urte pasa dira jada Desazkunde eta Bizi Onen sarea osatzen dugun taldeok elkar-lanean jardunez eta antolatuz TIPI-TAPA bagoaz, Bizimodu Jasangarrietarantz abian jarri genuenetik eta dagoeneko iritsi da denbora luzez itxaron dugun data. Indarrez eta gogotsu heltzen diogu hurrengo erronkari: Bizimodu Jasangarrietarako eskubideen urraketak salatu eta hauen … Jarraitu Bizimodu Jasangarrietarako HERRI-AUZITEGIA irakurtzen