Kategoriaren artxiboak: Latinoamerika


#komunikatuzeraldatu bira, argazkiak

Oso pozik gaude izan dugun Birarekin, eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona, erakunde, komunikabide eta unibertsitateei. Eta bereziki noski Latinoamerikatik etorri diren Marta, Ivan, Martha, Bashe, Mariano eta David-i, plazer bat izan da zuekin 10 egun hauek konpartitzea eta zuen borroketatik ikastea. Besarkada bat eta laster arte!!


HITZALDIA HERNANIN: BOLIVIA ETA KOMUNIKAZIO INDIGENA

#komunikatuzeraldatu biraren baitan, hurrengo asteartean, hilak 21, Ivan Sanjines eta Martha Zelady-rekin komunikazio indigenak Boliviaren eraldaketa prozesuan jokatu duen papera ezagutzeko aukera izango dugu, gonbidatuta zaudete! Biteri Kultur Etxeako ikastaro gelan, 19:00tan    


KOMUNIKATUZ ERALDATU Bira. Herriak ueren komunikazioaren jabe

KOMUNIKATZAILE INDIGENEN BIRA EUSKAL HERRIAN ZEHAR Datak: 2017ko otsailaren 13tik 23ra Informazioa pdf formatuan hemen: Bira_2017  Helburu nagusia: Latinoamerikako komunikatzaile indigenen eta Euskal Herriko hainbat komunikazio eragileren  (hedabideak, Unibertsitatea, gizarte erakundeak, etab.) arteko trebakuntza eta elkartrukerako askotariko espazioak sortzea. Informazioa kontsumitzeko era berrien eta mass-medien aurrean, tokikoak eta alternatiboak diren hedabideek eta komunikatzaileek  egungo testuinguruan … Jarraitu KOMUNIKATUZ ERALDATU Bira. Herriak ueren komunikazioaren jabe irakurtzen


CLACPI-ren komunikatua Mexikon ematen ari den errepresioaren aurrean

Latinoamerikako Indigenen Zinema eta Komunikazio Koordinakundetik (CLACPI), Mexikoko Gobernuak sektore eta mugimendu sozial (irakasleak, ikasleak eta herri indigenak)  desberdinen kontra egiten ari den errepresio bortitzagatik komunikatu helarazi digute. Mugarik Gabetik gurea egiten dugu ere aldarrikapen hau eta herrialde horretan gertatzen ari dena salatu nahi dugu ere. Hemen duzue CLACPI Komunikatua