Kategoriaren artxiboak: Euskal Herria


IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: talde-eraikuntzako topaketa

Hurrengo egunetan, maiatzaren 9 eta 10ean, ikusezinean bidaiatzen ari garen bidaiariak, aitzindariak eta tripulazioak egingo dugu topo. Elkar ikusiko dugu berriro ere, batzuk besteengandik ikasi eta antzeko bidaietan daude beste elkarte batzuentzat baliagarriak izan daitezkeen ibilbide berriak, jakintza produktuak, irudikatu eta pentsatzen hasiko gara.   Talde eraikuntzako barne espazio honetan, azken urtean zehar bidaiatzen egon … Jarraitu IKUSEZINEAN BIDAIATZEN: talde-eraikuntzako topaketa irakurtzen


Eragozpen fiskalaren alde salaketa ekintza

Bilbo, 2018ko apirilaren 14a – Kaleko ekintza batek militarismoan egiten den gero eta gastu publiko handiagoa salatu du, Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregiaren ondoan, Bilbon, egin den ekintza baten bidez, Gastu Militarren Murrizketaren aldeko Mundu Egunetik bi egunera. Eragozpen fiskalerako kanpaina babesten duten antolakundeek, kanpainari hasiera emateko, aurrera eraman duten ekintza ikusgarri hau parodia bat izan … Jarraitu Eragozpen fiskalaren alde salaketa ekintza irakurtzen


BIZIMODU JASANGARRIETARAKO ESKUBIDEAREN ALDEKO HERRI-AUZITEGIA: Esperientziaren aurkezpena

Apirilak 12, osteguna, 18:30etan, Loiolako Kultur Etxean. Ostegun honetan Bizimodu Jasangarrietarako Eskubidearen Aldeko Herri-Auzitegiaren esperientzia partekatuko dugu Ekologia Sozial eta Politikorako jardunaldietan. Herri-auzitegiak Giza Eskubideen hainbat urraketen ikusezintasunari aurre egiteko eta urraketen inpunitatea agerian uzteko helburua duten jendarte zibileko erakundeen estrategia bat dira. Gizarte-kontzientzia pizten duten erreparazio-ekitaldiak dira, gertatu zena urraketa pairatu zuten pertsonen ahotsetan … Jarraitu BIZIMODU JASANGARRIETARAKO ESKUBIDEAREN ALDEKO HERRI-AUZITEGIA: Esperientziaren aurkezpena irakurtzen


ERAGOZPEN FISKALA. ERRENTA KANPAINA

Mugarik Gabe Eragozpen Fiskalerako kanpainan parte  hartzen dugun eragiletariko bat gara. Zer da Eragozpen Fiskala? Hitz gutxitan, Eragozpen Fiskala da zure ustez onargarriak ez diren partidak zure zergen bidez ordaintzeari uko egitea (gastu militarra, bankuen erreskateak…) eta, horren ordez, zure ustez benetan merezi duten proiektuetara bideratzea zure dirua. Informazio gehiago nahi baduzu…


Urte bat geroago, inoiz baino hurbilago

Duela urtebete euskal lankidetzako erreferenteak garen GGKE eta pertsona batzuk, Baionan 2017ko apirilaren 8an izandako gertakari historikoa balorean jartzeko adierazpen bat ezagutzera eman genuen, alegia, ETAren armagabetze ordenatua, legala eta egiaztagarria azpimarratuz. Armagabetze bat, zeinetan jendarte zibila, agian munduan lehenengo aldiz, protagonista izan zen, eta hori nabarmendu nahi izan genuen. Urte bat geroago eta ETAren … Jarraitu Urte bat geroago, inoiz baino hurbilago irakurtzen


Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegiaren ebazpena

Joan den otsailaren 23an eta 24an Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegia egin genuen, honako epaimahaikide bikain hauen laguntzarekin: Begoña Zabala González, María Eugenia Rodríguez Palop, Patricia Bárcena García, Janaína Strozake, Yolando Jubeto, Júlia Martí Comas, Yayo Herrero López eta Lolita Chávez. Herri Auzitegiaren ebazpena bidaltzen dizuegu, besteak beste, “testigantza ematera etorri diren zortzi pertsonek … Jarraitu Bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko Herri Auzitegiaren ebazpena irakurtzen