Kategoriaren artxiboak: Estatu espainiarra


Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz

Azaroaren 29an Donostian duzu zita! “Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz” izango dugu eta irekia da jardunaldia. Anima zaitez! Tribunaletara bertaratzeko deia egiten dugu, denon artean bizi dugun jendarte kontsumistari nola aurre egin eta bizitza jasangarriak nola bideratu ditzakegun landu nahi dugulako. Azaroaren 29ko Tribunal sinbolikoen elkartrukeko egitaraua hau da: 13:30: Antzerki-foroa Lur-Ikara Kabaretarekin, Nestor Basterretxea … Jarraitu Tribunal sinbolikoen elkartrukea, ezagutzak elkarbanatuz irakurtzen


TIPI-TAPA Bagoaz! kanpania. Azaroko ekintzak

TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza. Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte … Jarraitu TIPI-TAPA Bagoaz! kanpania. Azaroko ekintzak irakurtzen


Ekonomia Solidarioa aurrera doa … eta zu partaide zara!

Estatu mailan 500 entitate baino gehiagok REAS Red de Redes osotzen dugu. Ekonomia Solidarioa errealitate bihurtzen dugu elkarrekin. Printzipio eta gogoak konpartitzen ditugu … eta sare legez sendotu nahi gara. Sekulako jarduerak egiten ditugu: lurralde ezberdinetan merkatu sozialak, herritarrei heltzea ahalbidetzen duten azokak, kongresu eta topaketak, prestakuntza, intzidentzia-politikoa, kontratazio publiko arduratsurako proposamen zehatzak … Kolektibo … Jarraitu Ekonomia Solidarioa aurrera doa … eta zu partaide zara! irakurtzen


Desazkunde eta Bizitze Onaren Topaketen ondoren

Desazkunde eta Bizitze Ona Sarea osatzen dugun erakundeek urte bat baino gehiago daramagu “Euskal Herrian kolektibotasunean eraikiz” argitalpenean elkarrekin lan egiten. Joan den ekainaren 3an, ostiralean, jendaurrean aurkeztu genuen argitalpenean funtsezko 4 ardatzen inguruko aldarrikapenak eta hausnarketak proposatzen ditugu: elikagai-subiranotasuna, eredu energetikoa, ekonomia birlokalizatzea eta pertsonen zainketa. Gure sare-lana bizitzaren eta planetaren zainketa erdigunean kokatzen … Jarraitu Desazkunde eta Bizitze Onaren Topaketen ondoren irakurtzen


TTIP Topaketak: Latinoamerikatik Europara

Merkataritza eta Inbertsio Libreko hitzarmenen aurrean erresistentzia estrategiak eta aurre egiteko alternatibak Maiatzak 23, 17:00 Donostiako Emakumeen Etxean: “Latinoamerikako feministekin elkarrizketa”, Graciela Rodríguez eta Ticiana Sutdartekin. Kaxilda liburudendan: “Latinoamerikako nekazal mugimendukoekin elkarrizketa“, Paulina Muñoz eta Luciana Ghiottorekin. Maiatzak 24 (9.30-20.00) eta 25 (10.00-14.00) TTIP topaketak. Latinoamerikatik Euskal Herrira. Programa TTIP Egitaraua 2016 Etor zaitezte!