andrea-ren sarrera guztiak


“Sistema juridikoak ez ditu emakumeak defendatzen”

Foto: J. Marcos
Foto: J. Marcos

Bilbon Mugarik Gabe-k antolatutako ‘Legegintza: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak’ jardunaldietan, legedia, zuzenbidea, epailea eta admistrazioaren arloen inguruan hitz egin da.

“Sistema juridikoak ez ditu emakumeak defendatzen”, adierazi du Mujeres que aman demasiado-ko kidea den Inmaculada Matak, indarkeria matxista jasan duten emakumeek legediaren definizioan parte hartzearen beharran zehaztu duena. “Emakume askok ez dute salaketa jartzen honek dituen oztopoengaitik. Salaketarekin dena egina dagoela esaten da eta hori ez da egia”, gaineratu du. Dones Juristes-eko Laira Serrak indarkeria matxistari dagozkion kasutan, epaiketetan irabazi duten emakume guztiek ez dutela berriz hasi nahi gogorarazi du.

Plazandreok-eko Juana Arangurenek argi utzi du zuzenbide penalan gizonezkoaren aplikazioa dagoela. Hala ere, Emakunde-ko Bego Zabalak zuzenbide penala fokutik kendu behar dula uste du, antipatriarkala den eskubidea lortzeko, indarkeria matxistaren inguruarekin bat datorrena. “Justizian generoko estereotipoak aurrean daude”, azpimarratu du Women’s Link World Wide-ko Estefanny Molinak.

Beste gai inportante eta zeharkakoa, legediaren aplikazio falta izan da, hizlari guztiek partekatu duten teoria. Azkenean politikoen pasibitateak emakumeen eskubideetan afektatzen du. Ángela Gonzálezen kasuaren ondorioz CEDAWk Espainiako estatuari jarri zion salaketa, eta bete ez duena, da adibide hoberena, nahiz eta alabak bere aitarekin jun behar zuen bakoitzean sufritzen zuen. Horregaitik Women’s Link World Wide-ko kideak instituzioen pasibitateaz hitz egin du, baita estatuaren hauste eta indarkeria izaten uzten duen jarreraz ere. Hau da, ez dira internazionalki dauden hitzarmenak betetzen. Mugarik Gabe-ko partaideek Espainiako estatuak hitzarmen guztiak sinatu dituela salatu dute, baina ez ditu legeak aurrekontuz eta gizatiaz bete. “Eragin politikoarekin jarraitu behar dugu”, gaineratu du Estefanny Molinak.

Foto: J. Marcos
Foto: J. Marcos

Estatuko legeak

Indarkeria matxistari dagozkion legeek bikotea edo bikote izandakoaren indarkeria bakarrik hartzen du matxista bezala, jardunaldian beste legedi batzuk hartu dira kontuan, Nafarroako edo Cataluniako legedia adibidez, emakumeen edo gizartearen baiezkoa eman gabe kontuan hartu eta onartu direnak. Plataforma Unitaria-ko Marisa Fernándezek esan duen bezala, feminismoaren aldetik hobekuntzak ekarri ditu, zerbitzuen sarea edo arlo guztietako minaren konponketa, besteak beste.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko kasuan ez dago horren inguruko legerik, 2007ko Berdintasunaren legearen artikulo bat besterik ez dago. Juana Arangurenek esan dituen kritiketako bat legeak ez duela intersekzionalitatea kontuan hartzen da, ez dituela emakume eta haien errealitateko desberdintasunak kontuan hartzen.

El Salvadorren inguruan hitz egin da ere; izan ere, legediak mugimendu feministaren hausnarketak ditu. Ormusa-ko (Organización de Mujeres Salvadoreñas por la Paz) Silvia Juárezek esan duen bezala, lege honek ez ditu gauzak errotik aldatuko, baina poliki poliki eragina izango du. “Komunikabideek ez dute pasiozko hilketen inguruan hitz egiten, feminizidioetan baizik. Honek ondorio simbolikoa dakar”, azaldu du adibide bezala jarriz.

Foto:  J. Marcos
Foto: J. Marcos

Comité de América Latina y el Caribe para la Defensa de los Derechos de las Mujeres-ko (Cladem) partaide den Susana Chiarottik, Convención de Belem do Pará-k duen eragina berrikusi du: aurrera eraman zenetik 11 herri dira indarkeria matxistaren inguruko lege integralak egin dituenak eta feminizidioa 17 herrialdeetan zigortzen da. Gainera, kontzeptu hau Zuzenbideko fakultateetan ikasten da. “Lasai ibili behar gara, 30 urtez egin ditugu legeak eta molestatzen jarraitu behar dugu”, bukatu du.

Ehundaka pertsonek parte hartu duten jardunaldietan kontrako salaketetan, seme-alaben kustodian, kartzelaren sisteman, esplotazio sexualan, emakume migranteen egoeran eta zigorgabetasunaren inguruan hitz egin da. Mugarik Gabe-tik gai publikoak diren inguruko hausnarketa egingo du gaurko antolatu den jardunaldian, hainbat mugimendu feminista, emakume eta sozialekin batera.


Marcela Lagarde: “Emakumea subjektu juridiko bezala defendatu behar dugu”

Bilbo, 2017ko azaroaren 3an.

Marcela Lagarde, durante su intervención. / Foto: J. Marcos
Foto: J. Marcos

Marcela Lagardek feminismoa parlamentuan sartzearen beharraz hitz egin du emakumeek indarkeria matxistarik gabeko bizimodu batean libre izan ahal izateko zer behar den azaldu duenean. Bilbon, Mugarik Gabe-k antolatu dituen `Legegintza: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak’ jardunaldiak ireki ditu. Gaur eta biharko jardunaldi honen helburua mugimendu sozial eta feministek ikasteko eremua lortzea eta aldi berean, gaur egungo legeak baloratzea eta proposamen berriak sortzea da.

Mugarik Gabe-ko bi kidek, Joana Etxano eta Lidia Ruiz, 2004tik dauden legeen inguruan hitz egin dute. Izan ere, ez dituzte beste indarkeri motak onartzen, ez dute intersekzionalitatea kontuan izaten, emakumeen ahotsa estaltzen du erabiltzailearen tratua emanez eta bizirik irten direnen oroimena ez dute gogoan izaten.

Berdintasunaren inguruko kritikak ezartzeko feministek parlamentuan egon behar dute adierazi du Lagardek; izan ere, “batzuetan legeak egin behar dira”. Mexikoko biltzarrean diputatu izanez, 2007ko ‘Ley General de Acceso de las Mujeres a Una Vida Libre de Violencia’ bultzatu zuen. “Subjektua izenburuan egotea beharrezkoa da, emakumeak. Emakumea subjektu juridiko bezala defendatu behar dugu”, azpimarratu du ikerlariak. Legedia honetan bost indarkeri mota desberdintzen dira: familiarra, komunitatearena, instituzioena, lan eta eskolakoa eta feminizida. Indarkeria obstetrizia eta politikoa sartzen saiatzen ari dira.

Marcela Lagarderen ‘feminizidio’ hitzaren desberdintzea akademia, normatibo eta politikaren arloetan beharrezkoa izan da. Honen inguruko lan sakona egin zuen Ciudad Juarezen ezagutu zituen hainbat hilketen ondoren. “Krimen misogino eta gorrototik egindakoak” dira eta estatuaren inpunitateak zerikusi handia du. “Emakume eta umeen aurkako indarkeriaren aktoreak dira gobernariak” adierazi du ONU Emakumeak-eko Batzorde Zibilean aholkulari den kideak. “Estatuak emakumeen eskubideak defendatu behar ditu eta aktibistek bete dezaten adi egon behar dute”.

Gran asistencia de público el primer día de las jornadas. / Foto: J. Marcos
Foto: J. Marcos

1976an Yucatanen izan zen feministen lehenengo biltzarra adibide bezala jarriz, Lagardek historian zehar bere herrian feministek lortu dituzten legeen inguruan hitz egin du: “feminizidioa ezagutaraztea lortu dugu, ez da feminista batzuen gaia eta jende asko dago emakumeak indarkeria matxistarik gabeko bizimodua lortzearen borrokan”.

Gaurko jardunaldia

Gaurko egunean lau hitzaldi izango dira, Espainiako estatuak dituen legeen inguruan eztabaidatzea helburu duena. Indarkeria matxistari aurre egiteko mugimendu feministen esperientziak kontuan hartuko dira, baita internazionalki dagoen egoera eta legeak zehazteko aukerak ere. Larunbatean mugimendu feminista, emakume eta sozialen arteko talde-lana izango da.


“Gaur egungo indarkeria matxisten inguruko legeek ez dituzte emakumeen beharrak asetzen”

Argazkia: J. Marcos
Argazkia: J. Marcos

Mugarik Gabe-k Bilbon, azaroaren 2, 3 eta 4erako jardunaldiak antolatu ditu, indarkeria matxistarik gabeko bizimodu librean oinarrituriko legeen inguruan hitz egitea helburu duena.

Eusko Legebiltzarra honen inguruko lege berria prestatzen dagoen bitartean, jardunaldien helburua autonomia erkidego, estatu eta Latinoamerikako legeen inguruko hausnarketak eta eztabaidak sortzea da.

Bilbo, 2017ko urriaren 26an.

Mugarik Gabe-k Bilbon, azaroaren 2, 3 eta 4erako jardunaldiak antolatu ditu, indarkeria matxistarik gabeko bizimodu librean oinarrituriko legeen inguruan hitz egitea helburu duena. “Jardunaldi hauen helburua, indarkeria matxistarik gabeko bizimodua irudikatzea eta legeek zerbaitetarako balio duten jakitea da”, jakinarazi du Mugarik Gabe-ko kideak, Joana Etxano, gaur goizeko aurkezpenean. “Estatuan eta Latinoamerikan dauden legeak aztertuko ditugu eta proposamenak egingo dira kolektibo sozial eta feministetik”, gaineratu du Rosana Pastorek, Mujeres del Mundo-ko kidea.

Catalunia, Nafarroa, eta 2004tik estatuan dauden legeak aztertuko dira. Gainera, El Salvador eta Brasileko (Convención de Belem do Pará) kasuak ezagutaraziko dira ere. CEDAW-k (Convención sobre la Eliminación de Todas las Formas de Discrimación contra la Mujer) Espainiako estatuari Ángela Gonzálezen kasuarengaitik jarri zion salaketaren inguruan hitz egingo da ere. “Legeek gure bizimoduan eragiten dute eta zer iruditzen zaigun esateko eskubidea dugu”, adierazi du Etxanok.

Mugarik Gabe-k marko normatiboan ez dauden gaien inguruan hitz egitea du helburu eta bizirik irten diren emakumeak eta feminizidioaren konzeptualizazioaz mintzatu nahi dute. Marcela Lagardek, Consejo Civil Asesor de ONU Mujeres-eko kide, Antropologian doktore eta feminizidioetan aditua, jardunaldiari hasiera emango dio ‘Activismo feminista para lograr leyes efectivas en favor de los derechos de las mujeres’ hitzaldiarekin.

Legeak eskasak dira

“Gaur egungo indarkeria matxisten inguruko legeek ez dituzte emakumeen beharrak asetzen eta onartuak dauden legeek ez dute balio beste indarkeri motentzako”, esan du Joana Etxanok. Europako Legebiltzarrean dauden salaketak beste indarkeria desberdinetakoak dira, naturalizatuak daudenak. Gainera, kasu honetan, Espainiako estatuak ez du generoko indarkeria bezala onartzen.

Argazkia: J. Marcos
Argazkia: J. Marcos

Mugarik Gabe-k 2004ko lege hauek salatzen ditu, diru gutxi eta plan gutxi dagoenaren seinale. “Emakume eta kasu asko kanpoan geratzen dira eta gainera, ebaluazioek esaten duten arabera legearen aplikazioa ez da nahikoa.

Azkenik, Joana Etxanok Cataluniako legeak indarkeria matxistaren konzeptualizazioa Espainiakoa baino askoz zabalagoa duela gogorazi du eta Nafarroakoak aspektu berriak sartu ditu, feminizidio hitza edo erreparazioaren ideia bezala.

“Indarkeria matxista Giza Eskubideen bortxakeri hutsa da eta horregaitik, legeak erantzunak emateko ondo erabili behar dira”, amaitu du Mugarik Gabe-k.


EMAKUME UGARI BORROKALARI: Sinatu orain indarkeria matxisten aurka!

2014ko urria eta 2015eko maiatzaren artean aurrera eraman dira lau topaketa Euskal Herria (Bilbo eta Gasteiz), Katalunia (Bartzelona), Madrilgo Erkidegoa (Madril) eta Andaluzian (Malaga), eragile sozial, feminista, indarkeria matxisten arloan lan egiten duten profesional eta aktibista, elkarte sozial eta GGKEen parte hartzearekin. Topaketa hauetan denon artean indarkeria matxisten egoera aztertu dugu informazioa konpartitu eta arreta eta tratamendu, hezkuntza eta prebentzio, juridiko eta eragin politiko, salaketa eta mobilizazio arloetan ditugun zailtasun nagusien diagnostikoa izateko. Halaber, indarkerien kontrako borrokan aurrera egiten jarraitzeko estrategia posibleen lehenengo proposamenak eta hobetzeko ideiak edo elkarlaneko ekintzak (salaketa, elkartruke, artikulazio, etabar) bota dira.2015eko ekainean berriro ere Bilbon topatu ginen sistematizazio topaketa egiteko herrialde desberdinetako emakumeen parte hartzearekin, artikulazioan jarraitzeko eta aurrerago egindako analisiak batu, estrategietan sakondu eta etorkizunean garatzeko lan proposamenak

Espazio hauen ostean ADIERAZPEN bat egin dugu prozesutik ateratako ideia nagusiekin. Adierazpenarekin bat datozen atxikimenduak batzen ari gara (norbanakoak eta kolektiboak) instituzio publiko eta eragile politiko eta sozial ezberdinei entregatuko zaiena, egindako lana zabaltzeko eta indarkeria matxistekin amaitzeko eztabaida eta konpromiso politikoa.

Irakurri adierazpena euskeraz

EMAN ZURE ATIXIKIMENDU KOLEKTIBOA ETA NORBANAKOA!


Deialdia: #WOMENINBLACK

Cartel-#WOMENINBLACKDEIALDIA / CONVOCATORIA: #WOMENINBLACK

EKAINAK 4 JUNIO
ORDUA _ 14_ HORAS
PLAZA SANTIAGO _ CASCO VIEJO / BILBO
Acude con ropa negra y únete a nosotras.

La acción forma parte del Encuentro: EMAKUME UGARI BORROKALARI: sumando fuerzas contra las violencias machistas. Más información sobre el encuentro en www.mugarikgabe.org

#WOMENINBLACK es una performance feminista que pretede hacer evidente que estamos en alerta machista. Nos juntamos para visibilizar a todas estas mujeres asesinadas por sus parejas o exparejas y denunciar la violencia machista.


‘EMAKUME UGARI BORROKALARI: Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra’ topaketak

SomosMuchasMugarikconlogos

Mugarik Gabek ‘EMAKUME UGARI BORROKALARI: Indarrak batuz indarkeria matxisten kontra’ topaketara gonbidatu nahi zaitu. La Bolsa ‘Palacio Yohn’ Udaltegian (Pelota kalea 10, Bilbo) ospatuko ditugu, Ekainaren 4 eta 5ean.

Topaketa hauek Mugarik Gabek 2010-an Enfrentamos las Violencias Machistas, Patriarkaturik Gabe denok Jabe kanpainiaren bidez hasitako prozesuaren testuinguruan kokatzen da. Ekimen horren xedea egiturazko ikuspuntu orokor baten bidez indarkeria matxisten adierazle guztien kontra borrokatzea zen.

Jardunaldi hauen helburua indarkeria matxisten Estatu mailako egoeraren analisi eta diagnosian sakontzea da, arlo legegile eta juridikoak, arreta, prebentzio eta eragin politikoa barne. Baita indarkeriei aurre egiteko estrategia anitzak amankomunean jartzea, hainbat proposamenen inguruan sakontzea eta eragin politiko hori lortzeko elkarteen artean aliantzak ahalbidetzeko topaguneak garatzea.

Ostegun goizean, biztanleriaren parte hartzea bilatzen dugu: emakume mugimendua, mugimendu feminista eta mugimendu sozialak, erakunde publikoak, esku hartze sozialeko lankideak, GKE-ak, masterretako partaideak eta komunikabideak gonbidatu ditugu eztabaida gune ireki honetara. Arratsaldean eta ostiral goizean, mugimendu feminista, mugimendu sozialak eta GKE-en arteko elkarlana eta hausnarketak sustatzeko jarduerak egongo dira.

Programazioa eta izena emateko orria atxikituta hemen ditugu. Azken hau bidaltzea beharrezkoa da, partaide kopurua aurreikusi ahal dezagun. Zalantza edo iradokizunik izanez gero, gurekin harremanetan jarri. Jarduera hau hedatzen laguntzea ere eskertuko genizueke.

Laster arte!