Martxoaren 8 honetan, beste askotan bezala, berri ere, kalera aterako gara, ez Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzera, aldarrikatzera baizik, lorpenak asko badira ere, oraindik gehiegi baitira egiteke daudenak: justizia patriarkala, administrazio publikoan berdintasunerako dauden baliabide urriak, existitzen ez diren hezkidetza politikak, indarkeria matxisten aurpegi guztien berregitea…

Martxoaren 8 honetan, iazkoan bezala, EHko Mugimendu Feministarekin eta munduko besteko toki askotakoekin batera, gure erabakia GREBA FEMINISTA egitea izan da, Guk planto egiten badugu, mundua geratzen dela erakusteko.

Greba hau, ezin zen bestela izan, ez da ohiko greba izango; askotariko lanak bistaratuko dituen greba izango da, enplegu greba, zaintzena, ikasleena eta pentsiodunena, baita kontsumo greba ere, gure azterketek sistema kapitalista hau ezberdintasunen berregile ere jotzen dutelako, heteropatriarkatuarekin lotsarik gabe bat egiten duena.

 

Mugarik Gabek greba honekin bat egiten du ITXIERA MATRONAL bat eginda, nazioarteko elkartasunean, hirugarren sektoreko beste eremu askotan bezala, emakumeen presentzia are handiagoa dela ikusarazteko. Beste kontinenteetako gure kideekin ere bat egiten dugu, non greba, borroka eta mobilizazio estrategia bezala, zabaltzen eta indarra hartzen ari den.

GORA BORROKA FEMINISTA!

 

Egitarauak_ begiratu zure herria hemen

NOLA EGINGO DUGU GREBA?_ Ikusi  hemen!