STOP ISDS. Eskubideak pertsonentzat, betebeharrak multinazionalentzat.

Multinazionalek gobernuak auzitara eramatea bideratzen duten epaitegi pribatuen (ISDS) aurkako kanpaina europarra jaio da

Europar Batasuneko 18 herrialde baino gehiagoko gizarte zibileko erakunde, mugimendu sozial eta sindikaletako kideek “Multinazionalak geldi ditzagun. Stop ISDS” kanpaina martxan jarri dute, “inbertitzaile eta estauen arteko eztabaida konponketa” (ISDS) sistemaren desagerketa eskatzeko. Euren irabazi ekonomikoetan traba egiten dutela usten duten enpresa multinazionalei gobernuak auzitara eramateko aukera ematen die sistema honek.

Transnazionalek jarduera daukaten edozein lurraldetan giza eskubideen urraketen erantzule egingo lituzkeen estatuko lege batekin batera joango litzatekeen nazioarteko itun loteslea exijitzen du “Multinazionalak geldi ditzagun. Stop ISDS” kanpainak.

 

Akordio ekonomiko eta mundu mailako merkataritza eta inbertsio itun gehienetan topatu dezakegu ISDS mekanismoa, CETA eta JEFTAn (Japonekin egindako ituna), besteak beste.

Arbitraje epaimahaian (ISDS) demanda gehien dituen Europar Batasuneko herrialdea Estatu espainiarra da. Lege babesa eta inbertitzaileen kalte ordainetan milaka miloi euro publikoren galera suposatu dezake horrek: inbertsio funts espekulatiboak, enpresa publiko edo multinazional handiak, hain zuzen ere. Estatuak aurrekontu publikoetatik aterako litezkeen 8.200 milioi euro baino gehiago ordaindu beharko lituzte inbertitzaileek demanda guztiak irabaziko balituzte.

Corcoeston (Galizia) aire zabaleko meategi baten inguruko ustiaketa baimena bertan behera uzteagatik Estatu espainiarra eta Panamak sinatutako aldebiko inbertsio itun bat dela medio, Estatu espainiarra auzitara eraman du Edgewater enpresa kanadiarrak, era honetara, galiziarren ingurugiro eta osasunaren babes eskubidea zapalduz. 2020an energia nuklearra alde batera uzteko nahia dela eta, Vatenfall energia enpresa suediarrak bitan eraman du auzitara Alemania. Auziak, milioika euroko galerak ekarri liezazkioke herri alemaniarrari.

Gainontzeko herrialdeen burujabetza zapaltzen duen justizia paralelo hau dirutzak jasotzeko gehien erabiltzen dutenetakoak dira multinazional espainiarrak. Naturgy (lehen Gas Natural Fenosa) edo Telefonicak Kolonbiako zerbitzuen inguruko hainbat arautze publikoren inguruan arbitraje auziak martxan jarri dituzte, adibidez.

Korporazioen gehiegikerien aurka borrokatu eta giza eta ingurugiroaren eskubideak babesteagatik 321 eragile erail zituzten 2018an. Giza eskubideak zapaltzen dituzten transnazionalen aurka egin nahi duten herritarrek ez dute justiziara iristeko aukerarik.

“Mutinazionalak geldi ditzagun. Stop ISDS” kanpaina milioika europar bateratuko dituen sinadura bilketa masibo batean egituratuko da, bi gairen inguruan:

1. Epaitegi korporatiboen (ISDS) desagerpena, berauek dituzten merkataritza eta inbertsio itunetatik ateratzea eta tankera honetako itun gehiago ez sinatzea etorkizunean.

2. Giza eskubideen inguruko Nazio Batuen enpresa transnazionalei buruzko itun loteslea bideratu, baita zigorgabetasun konporatiboarekin amaitu duten lege europar eta nazionalak ere.

Urtebeteko iraupena izango duen sinadura bilketa hasi zen astearteko 22an, Davoseko Mundu Ekonomia Foruarekin batera. Apirila eta urrian europar herritarrek bi mobilizazio ekintza bateratu egitea ere adostu da.

Kanpainako kideek esan dutenez:

“BBVA, Repsol, Telefonica eta Iberdrolako ordezkariak politikarien ondoan gaur Davosen dauden momentu berean, multinazional hauek behar ditugun politika aurrerakoiengatik gobernuak auzitara eramaten ari dira. Herritarren aurka jarduten dira, neguan berogailurik gabe milaka persona utziz (Naturgy) edo ingurugiroaren aurkako bidegabekeriak inolako zigorrik jaso gabe eginez. Hipokresia hutsa da hau guztia. EBko buruzagiei Davos inbertsore eta Estatuen arteko arbitrajearekin amaitzeko erabiltzeko eskatzen diegu, baita giza eskubide, ekonomiko eta ingurugiroarekikoenen urraketarengatik enpresa multinazionalak erantzule egingo lituztekeen lege lotesleak bultzatzeko ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude