Elkartasun internazionala eta feminista Nikaraguako Gobernuaren basakariaren aurka

Nikaraguako Gobernuak antolaketa librearen eta adierazpen askatasunaren aurkako erasoei tinko eusten dio. Errepresio estrategia aldatzen joan da ordea. Hasieran errepresio zuzena izan zen kaleetan baina honi, ondorengo neurriak jarraitu diote: kazetari eta gizarte mugimenduen liderrak diren pertsonen jazarpen eta atxiloketak, bereziki giza eskubideen defendatzaile, emakume eta mugimendu feministenak, manifestazioen debekua, eta azkenekoz, giza eskubideak defendatzen dituzten elkarteen eta komunikabideen estatus legala kendu eta hauen instalazioen arpilatzea.

Ortegaren Gobernuaren basakeriaren aurrean, latinoamerika eta karibeko pertsona, sare eta elkarte feministek egiten diguten elkartasun-deia babesten dugu. Ikusi komunikatua.

Errepresio eta erasorik ez!
Herri-aktibismoaren kriminalizaziorik ez!
Giza eskubideen defendatzaileak diren
emakumeen aurkako erasorik ez!
Feministen kanporaketa, kriminalizazio eta atxiloketa gehiagorik ez!
Preso politikoen berehalako askatasuna!
ASKI DA!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude