MUGARIK GABEKO 30.URTEURRENA

Pasa den urtarrilaren 27an Mugarik Gabeko 30. urteurrena ospatu genuen. Bertan, bizitako momentu ezberdinen bitartez “Mugarik Gabetarrak” pertsona askoz osaturiko elkartea garela sentitu genuen; goxotasunean barrena gure bizi istorio pertsonal eta kolektiboekin bat egin genuen: erretiratu direnak eta lanean jarraitzen dutenak, familiak osatzeko apustua egin dutenak eta nor bere kabuz bizitzeko aukerarik izan ez duena, elkarteak bezain urte mordoxka dituztenak eta elkartearen urteak bikoizten dituztenak, hasiberriak eta agurtzen doazenak.

Guztiok urteurrenotaz gozatzearekin batera, elkartearekin zein egiten dugun lanarekiko konpromisoa berpiztu genuen. Bakoitza dagoen espaziotik, duen denboratik eta gogotik mundua eraldatzen jarraitzeko harri-koskorra ekarri zuen ospakizunera. Jaio ginenetik 30 urte pasa eta gero, mundu justuago bat eraiki dezakegula eta behar dugula sinesten jarraitzen dugu.

Ageriko arrazoi ezberdinak medio, hainbeste ikasi eta partekatu dugun Amerika Latinako kide eta elkarteak ezin izan ziren gurean egon. Alabaina, askok era batera zein bestera zoriondu gintuzten. Guztiei MILA ESKER hor izateagatik.

 

 

Ospakizuneko laburpena uzten dizuegu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude