TIPI-TAPA Bagoaz! kanpania. Azaroko ekintzak

TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza.

Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.

Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.

Azaroa ekintzez beteta dugu! Hainbat ekintza ditugu Bizkaian eta Gipuzkoan zehar:

Azaroak 23, 19:30TIPI-TAPA Bagoaz Hacia Vidas Sostenibles Dokumentalaren Aurkezpena egingo dugu Tetaría NAILUAN, Basaurin.

 Azaroak 24, 17:30: Lur-Ikara Kabareta antzerki-foroa Oñatin, Foruen Enparantza plazan.

Azaroak 29, 13:30: Antzerki-foroa Donostian, Nestor Basterretxea plazan (Tabakalera ondoan).

Azaroak 30, 16:30: Antzerki-foroa Tolosan, Triangelu plazan (euria egiten badu, Kultur Etxeko Areto nagusian).

Zuen zain egongo gara!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude