Bilbo, 2017ko azaroaren 3an.

Marcela Lagarde, durante su intervención. / Foto: J. Marcos

Foto: J. Marcos

Marcela Lagardek feminismoa parlamentuan sartzearen beharraz hitz egin du emakumeek indarkeria matxistarik gabeko bizimodu batean libre izan ahal izateko zer behar den azaldu duenean. Bilbon, Mugarik Gabe-k antolatu dituen `Legegintza: indarkeria matxistarik gabe bizitzeko proposamen feminista legegileak’ jardunaldiak ireki ditu. Gaur eta biharko jardunaldi honen helburua mugimendu sozial eta feministek ikasteko eremua lortzea eta aldi berean, gaur egungo legeak baloratzea eta proposamen berriak sortzea da.

Mugarik Gabe-ko bi kidek, Joana Etxano eta Lidia Ruiz, 2004tik dauden legeen inguruan hitz egin dute. Izan ere, ez dituzte beste indarkeri motak onartzen, ez dute intersekzionalitatea kontuan izaten, emakumeen ahotsa estaltzen du erabiltzailearen tratua emanez eta bizirik irten direnen oroimena ez dute gogoan izaten.

Berdintasunaren inguruko kritikak ezartzeko feministek parlamentuan egon behar dute adierazi du Lagardek; izan ere, “batzuetan legeak egin behar dira”. Mexikoko biltzarrean diputatu izanez, 2007ko ‘Ley General de Acceso de las Mujeres a Una Vida Libre de Violencia’ bultzatu zuen. “Subjektua izenburuan egotea beharrezkoa da, emakumeak. Emakumea subjektu juridiko bezala defendatu behar dugu”, azpimarratu du ikerlariak. Legedia honetan bost indarkeri mota desberdintzen dira: familiarra, komunitatearena, instituzioena, lan eta eskolakoa eta feminizida. Indarkeria obstetrizia eta politikoa sartzen saiatzen ari dira.

Marcela Lagarderen ‘feminizidio’ hitzaren desberdintzea akademia, normatibo eta politikaren arloetan beharrezkoa izan da. Honen inguruko lan sakona egin zuen Ciudad Juarezen ezagutu zituen hainbat hilketen ondoren. “Krimen misogino eta gorrototik egindakoak” dira eta estatuaren inpunitateak zerikusi handia du. “Emakume eta umeen aurkako indarkeriaren aktoreak dira gobernariak” adierazi du ONU Emakumeak-eko Batzorde Zibilean aholkulari den kideak. “Estatuak emakumeen eskubideak defendatu behar ditu eta aktibistek bete dezaten adi egon behar dute”.

Gran asistencia de público el primer día de las jornadas. / Foto: J. Marcos

Foto: J. Marcos

1976an Yucatanen izan zen feministen lehenengo biltzarra adibide bezala jarriz, Lagardek historian zehar bere herrian feministek lortu dituzten legeen inguruan hitz egin du: “feminizidioa ezagutaraztea lortu dugu, ez da feminista batzuen gaia eta jende asko dago emakumeak indarkeria matxistarik gabeko bizimodua lortzearen borrokan”.

Gaurko jardunaldia

Gaurko egunean lau hitzaldi izango dira, Espainiako estatuak dituen legeen inguruan eztabaidatzea helburu duena. Indarkeria matxistari aurre egiteko mugimendu feministen esperientziak kontuan hartuko dira, baita internazionalki dagoen egoera eta legeak zehazteko aukerak ere. Larunbatean mugimendu feminista, emakume eta sozialen arteko talde-lana izango da.