Azaroaren 7an, Bilbon, Lur-Ikara kabaretaren aurkezpena izango da 13:00etan Unamuno plazan.

Zer den jakin nahi duzue?

Lurr Ikara kabareta galdera sozialen inguruko ekintza kolektiboa da, Baldosa Flotanteren musika zuzenean izango duen ikuskizuna. Antzerki-foro bat da, eszena bat beste eszena askorekin, egoeraren azterketa, hori guztia eta askoz gehiago da.

Egoera ez da egoera zehatz bat, dena barnebiltzen duena baizik: mundua mugiarazten duen ekonomia, barrutik ateratzen den energia, zaintzak, etab.

Anima zaitez bertaratzera! Informazio gehiago zabaltzen joango gara, adi egon ?

Fitxa teknikoa:

Produkzioa: Mugarik Gabe, Pantzart eta Bihotzerre.

Antzezleak:
Ainhoa Madariaga, Ana Pons, Leire Castrillejo, Lamine Diawara, Pilar Pardo eta Elena Bezanilla.

Musikoak: David Larrinaga, Lamine Diawara eta Elena Bezanilla.

Musika zuzendaritza: David Larrinaga (Baldosa Flotante).

Testua: Elena Bezanilla, sorkunta kolektibotik abiatuta.

Eszena zuzendaritza: Benjamín Alonso