STANDING ROCKeko ekintzaileen europear bira


Bilbo eta Donostia  – Ekainak 12-13Dakotako herri natiboak eta haiei laguntzera joan diren herri guztietako ekintzaileak DAPL oliobidea gelditzeko borrokan aritu dira Standing Rock eremuan (Inyan Woslata), hainbat hilabetez. Orain, Trumpen agindupean, oliobide horren lanak berrabiarazi dituzte, besteak beste, BBVAren finantziazioari esker. Oliobide horrek harea bituminosoetatik eta fracking-etik eratorritako olioa garraiatzea nahi dute. DAPL bezalako oliobideetan isurketak suertatzen dira sarritan, eta, ondorioz, ura, lurra eta ingurumena erabat kutsatuta gelditzen dira. DAPL berak bat eragin du guztiz osatuta izan gabe 2017eko maiatzaren 10ean, 181 petrolio litro isurtzen. Hemen ere hango herriekin bat egin behar dugu, eta horrelako proiektuak finantzatzen dituztenak borrokatu. Standing Rock-ekin ZUTIK!

Rafael Gonzales ‘Tufawon’

Rafael Gonzales ‘Tufawon’ Minneapoliseko rap kantaria da, erdi Lakota (Dakotako herri indigena, baita Sioux bezala ezagutzen dena) eta erdi Borikua (Puerto Rico). Iaz, bere musika-proiektuak alboratu egin zituen Standing Rockeko babes eremuko DAPL oliobidearen aurkako akanpalekuan parte hartu eta Uraren Babesle bilakatzeko. Lau hilabete igaro zituen han, Oceti Sakowin kanpalekuan. Trump lehendakari izendatu ondoren, DAPL oliobidea inposatzeko erasoa hasi zen berriro ere, eta otsailren 23an poliziak kanpalekua hustu eta suntsitu zuen, eta 46 ekintzaile atxilotu. Tufawonek mikroa hartu zuen berriro, bere esperientziaz hitz egiteko, The Homecoming disko berrian. Laugarren diskoa du, eta hitzaldiekin batera aurkezten ari da, beste ekintzaile gazte batzuekin batera Europan barrena burutzen ari den bira honetan.

https://soundcloud.com/Tufawon eta https://tufawon.bandcamp.com

Ekainak 12 – Bilbo

11:00: elkarretaratzea /concentración – Plaza Biribila

19:30: Hitzaldia/charla + hiphop saioa:

7Katu Gaztetxea (Solokoetxeko ekailerak, Alde Zaharra)

Ekainak 13 – Donostia

19:30 Hitzaldia/charla + hiphop saioa

Guardetxe (Andereño Elbira Zipitria bidea, Urgull)

http://www.ocetisakowincamp.org/

https://www.youtube.com/watch?v=u-NszTHk3Vc

Calendario de acciones NoDAPL: http://everydayofaction.org

Be Sociable, Share!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude