logoa-2016ekaina

Gogorarazi ostiral honetan, irailak 30, dugula Saretuz sareko V. jardunaldien lehen eguna.

Hiru gonbidatu izango ditugu gurekin: Irantzu Varela Faktoria Lilako kidea, Amaia Gabilondo GaraiON Sorginguneko kidea eta Javier Fernandez Altekioko kidea. Gure egitasmoetan lehenesten ditugun kultur baloreetaz arituko gara. Jardunaldia amaitzeko bertsolariak eta tokiko produktuekin prestatutako mokadutxoa izango dugu.

Oraindik Saretuz Sarearen V. Jardunalditan izena eman ez baduzu, aukera dago oraindik. Dohakoa da eta hemen klik eginez, zein Saretuzeko web orrialdean egin dezakezu.

Ez ezazu aukerarik galdu eta zatoz!

Ikus ezazu egitaraua