cartelrojo1[2]

“Dantzan: Logros Feministas por el Derecho a decidir” dokumentalaren estreinaldia izango dugu Donostiako Emakumeen Etxea Elkartean, hilaren 17an, ostirala.

Euskal Herrian Aborto Eskubidearen aldeko borroka eta garaipen feministen ahotsak batu eta bistaratzen ditu dokumentalak. Aldi berean, emakumeon eskubideen aurka doazen erreformaren aldaketa proposamenak salatzen ditu eta martxan jarraitzen duen borroka honen erronkak eta gakoak jasotzen dira.

Dokumentalaren nondik norakoetan sakontzeko eta eduki guztiaren berri izateko, ostiralean aurrera eramango dugun estreinaldira etortzeko gonbitearekin batera, emanaldiaren ondoren izango dugun mahai inguruan parte hartzera animatzen zaituztegu!

Animatu eta parte hartu!

 Tokia: Donostiako Emakumeen Etxea Elkartean (Okendo kalea, 9)

Eguna: Apirilak 17, ostirala

Ordua: 18:30tan