4. miniatura del video para insertar

Maiatzak 17 asteartea eta 26ra bitartean KOMUNIKATUZ ERALDATU Jardunaldi guztietan Urduñan, Getxon, Aretxabaletan, Arrasaten eta Oñatin Latinomerikako 3 gonbidatu komunikatzaileen presentzia izango dute. Guretzako ohore bat da gonbidatu hauekin kontatu ahal izatea:

Bashe Nuhem – Qom herria – Argentina:  Komunikatzailea eta errealizadorea, “Asociación Comunitaria Indígena de Comunicación”-eko kidea. Chaco-ko Komunitate indigenen antolaketa, autogestioa, garapena eta partaidetza sustatzea dute helburu komunikazioaren bitartez. CLACPI erakundeko formakuntza arduraduna ere bada Hego Amerikan

Iván Sanjines – Bolivia: “Fundación para el Desarrollo de la Comunicación Intercultural – CEFREC”-eko zuzendaria eta fundatzailea. Zinegilea ere bada orain dela 25 urtetik hona herri indigenek euren telebista eta zinema propioak izan ditzaten eta komunikabideen demokratizazioaren alde dihardu lanean

Mariano Estrada – Tzeltal herria – Mexiko: Komunikatzailea eta zinemagilea, “Coordinadora Latinoamericana de Cine y Comunicación de los Pueblos Indígenas – CLACPI”- eko Koordinatzaile orokorra da

Gogoratu hemen duzue programazio guztia: Dossier_Orokorra

Ikusiko garelakoan…egon adi gure sare sozialetara!