EHttipEzTTIP EZ Kanpainak datorren ostegunean apirilaren 28an elkarretaratzea deitzen du San Telmo museoan, non, TTIP bezala ezagutzen den merkatu libreko hitzarmenari buruzko hitzaldia dagoen. Mintzaldi hau,  Donostia 2016tik antolatzen ari diren Europako Elkarrizketen barruan dago.

Europako Batzordeak mota guztietako merkataritza-oztopoak kentzearekin batera, beharrezkoa ez den araudia kentzea saldu nahi digu EB eta AEBk isilpean negoziatzen ari diren TTIP bidez EBn 1.300.000 lanpostu sortuko dituela esanez eta kontsumo zein zerbitzu produktuak prezioz jaitsiko direla aipatuz.

NAFTA bezalako esperientziek ordea, tratatuak panazea bezala saltzen dituztela erakusten dute eta urte askotako borroken ondoren, hauek lan, ingurumen zein eskubide sozialak zuzenean erasotzen dituztela frogatzen dute. TTIP, paraleloan negoziatzen ari diren beste hainbat hitzarmenen (esaterako, CETA eta TISA) antzera, sektore publikoari boterea kendu eta sektore pribatuen interesetara jartzea indartzeko saiakera da.

Hori dela eta, TTIP EZ Kanpainak ez dugu TTIP salatzeko aukera galduko eta honen aurkakotasuna argi adieraziko dugu. Beraz, herritar guztioi apirilaren 28an ostegunean arratsaldeko 19:00etan San Telmo museoaren aurrean burutuko den elkarretaratzera dei egiten dizuegu batu eta TTIPari EZezko borobila emateko.

Ein berean, maiatzak 1, igandea manifestaldi ezberdinetan zehar eta Artzai Onaren ondoan informazioa banatzen egongo gara. Etor zaitez eta galdetu!

Malmströn A28 M1