KAIXO FEMINISTOK!

Apirilak 9a gertu daukagu jada! Feministok Prest-etik egun osoko egitaraua prestatu dugu egun horretan Gasteizera hurbilduko zareten guztiontzat!mani gasteiz

Mani nazionala 13:00etan aterako da Bilbo plazatik, baina goizean goizetik ekintza desberdinetan parte hartzeko aukera izango da. Mania eta gero ere bazkaria, kontzertuak, antzerkia….festa eta aldarrikapen giroaz gozatzeko aukerarik ez da faltako!!

Animatu eta etorri Gasteizera apirilaren 9an!!!! Denon artean lortuko dugu Gasteiz Feminismoaren erdigune bihurtzea!!

Atxikituta doakizue apirilak 9ko egitarauaren kartela!

FEMINISTOK PREST! Vuestras Violencias tendrán respuesta!!