“ROLAK UKATU – HARREMANAK ERALDATU” ikastaroa eta tailerrak

irudiaRolak

Donostiakoa Antiguo auzoan gazte jendeari zuzenduriko ikastaro-tailer partehartzaile bat da, Mugarik Gabe eta Antiguoko Talde Feministak Txantxarreka Gaztetxean antolatua. Horren bitartez gazteekin berdintasuna, rolak eta estereotipoak, indarkeria matxistak eta feminismoa bezalako gaiak jorratu nahi dira. Era berean, ikastaroak gaiaren inguruan telefono mugikorrarekin filma labur bat sortzen ikasteko tailerrak tartekatuko ditu eta partehartzaileek filma horren sorrera prozesuan landuko dituzte gai desberdinak.


Gai hauek lantzen dituzten Donostiako beste elkarte eta kolektiboen eta Latinoamerikako emakumeen partaidetza ere izango dugu ikastaroan gai desberdinak jorratzeko. Gai hauek jorratzeko beste era bat da; dinamikoa, entretenigarria eta partehartzailea. Ikastaroaren amaieran ospakizun bat egingo da eta sariak izango dira film onenarentzak.
Ikastaroak ere Antiguoko eta orokorrean beste auzoetako emakume gazte taldeak eta feministak indartzea du helburu, eta gazte jendearen artean feminismoaren aldarrikapenak eta proposamenak zabaltzea.

Rolak2

Tailer gehienak Euskara hutsean izango dira eta euren iraupena 2 eta 3 ordu tartekoa izango da. Jarraian jartzen ditugu bakoitzaren datak eta gaiak. Hala ere, parte-hartzaileok ere aukera izango duzue gaiak aldatu edo proposatzeko zuen interesen arabera.

1. URTARRILAK 29 – Ikastaroaren eta gaien aurkezpena: sexu/genero sistema, identitateak eta sistema patriarkala maila globalean, zeren inguruan ari gara hitz egiten?
2. OTSAILAK 5 – Gidoia, pertsonaien sorrera.
3. OTSAILAK 12 – Indarkeria Matxistak: motak, kontzeptu klabeak eta eurei aurre egiteko estrategiak
4. OTSAILAK 19 – Gidoia. 20 galderen gidoia. Errealizazioa, planoak, storyboard-a.
5. OTSAILAK 26 – Sexu eta ugalketa eskubideak, fundamentalismoen eragina hemen eta mundu mailan.
6. MARTXOAK 4 – Feminismoa, borroka eta proposamen feministak hemen eta Latinoamerikan. Kale ekintza baten prestaketa.
7. MARTXOAK 11 – Artisten zuzendaritza. Jantziak.
8. MARTXOAK 18 – Rolak eta estereotipoak, zer espero da gutaz?. Maskulinitateak.
9. APIRILAK 8 – Filmazioa I
10. APIRILAK 15 – Filmazioa II
11. APIRILAK 22 – Gure kontsumo ohiturak genero ikuspegi batetik, zer egin dezakegu kontsumo arduratsua eta elikadura burujabetza bultzatzeko rol sexistak elikatu gabe.
12. APIRILAK 29 – Bideoen muntaia.

Info + eta izen ematea:
gipuzkoa@mugarikgabe.org
943 445 977

Facebook: RolakUkatu

Diptikoa pdf:

RolakUkatu_diptikoa

Kartela:

RolakUkatu_Kartela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude