ELKARTASUNA MATTHEW URAKANAREN ONDOREN

Irailaren 28tik urriaren 10era bitartean, 4. kategoriako ‘Matthew’ urakanak Guantanamo eskualdetik igaro eta kalte material larriak eragin zituen. Gobernuak egindako lanak eta arriskuan zegoen biztanleriaren ebakuazioak hildakoak egotea sahiestu zuen. Hala ere, bai etxebizitzetan bai nekazaritza eta abeltzantza azpiegituretan kalteak ugari izan ziren. 17.000 milioi dolar baino gehiagokoak. 1976.urteko Flora urakanaren ondoren, Kuban izandako urakan suntsitzaileena izan da.

Horrela, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak osatutako Larrialdietarako Arabako Funtsak, 52.512 euroko laguntza bat onartu du Kuban, Boca de Jaucon, Maisí herrian, ‘Matthew’ urakanak pasa den udazkenean egin zituen kalte larrien ondoren azpiegiturak konpontzeko. Mugarik Gabek eta ACPAk (Asociación Cubana de Producción Animal) laguntza hau kudeatuko dugu.


“KOMUNIKATUZ ERALDATU” ikastaro praktiko Deusto Donostian

Komunikabide handietan betiko albisteak irakurri, betiko aurpegiak ikusi eta betiko mezuak entzuteaz aspertuta? Zeinek erabakitzen du zer kontatu eta zer ez? Zergatik? Zeinek agintzen du? Alternatibarik ez dagoela eta beste era batera komunikatu ezin daitekla entzuteaz nekatuta? “Pentsamendu bakar” horretatik nola atera?

 

Ikastaro honen bitartez, komunikazio sozialean aditu eta aktibisten eskutik, markatutako bidetik atera eta gure errealitatea eraldatzen lagunduko digun komunikazio tresna, baliabide eta alternatiba desberdinak ezagutu eta praktikan jarriko ditugu…ausartzen ahal zara zara?

Jarraitu irakurtzen


A ze pare zitala, patriarkatua eta kapitala!

  • TTIP – CETA – TISA = bizitza arriskuan

img-20161105-wa0023-1img-20161105-wa0028img-20161105-wa0025img-20161105-wa0024

  • TTIP eta CETA itunek kapitalaren esklabu egiten gaituzte
  • Latino Amerikako emakumeek badakite zer den merkataritza askea: makiletan lana.
  • TTIP – CETA – TISA = emakume esplotatuak / langile pobreak
  • TTIP – CETA – TISA = pribatizazioa eta gizarte politikak desegitea.
  • Gure eskubideak zuen interesen kaltebidea
  • Nire ugaltze eskubideak esku pribatuetan utzi? Ez esker mila.
  • Kapitalaren mugimendu librearen aurrean, pertsonen mugimendua libre!
  • Kapitala kontrolatuago, pertsonak askeago!