EUTSI EDO HIL: ekintza ugari Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Hernanin

EeH_iragarkia-03

“Eutsi edo Hil” kanpainari itxiera ezin hobea ematen diogu.  Oraingo honetan herri hauetatik iristen zaizkigun aldarrikapen eta proposamenetan jarri nahi dugu indarra. Apirilaren 20ko astea ekintzez beteta dugu hiri hoietan eta Latinoamerikako 4 emakume indigena ere izango ditugu gurekin.

Informazio guztia:

  •  Gasteizen “ERRESISTENTZIATIK EREDU

    BERRIEN ERATZERA Herri Indigenen alternatiba eta proposamenak” Jardunaldiak apirilaren 21 etik 23ra. Hemen informazioa: Programa_Gasteiz_2015apirila

  • Gasteizen ere tailerrak Unibertsitatean apirilaren 20 eta 23an
  • Hernanin EUTSI EDO HIL HERRI INDIGENAK ENPRESEN NEOKOLONIALISMOAREN AURREAN Jardunaldiak apirilaren 21etik 23ra. Hemen informazioa: Programa_Hernani_2015apirila
  • Mugarik Gaberen dokumental berriaren estreinaldia: EUTSI EDO HIL, HERRI INDIGENEN SALAKETA, IKUSPUNTU ETA PROPOSAMENAK. Gasteizen eta Hernanin Jardunaldien programaziaren barnean eta Donostian eta Bilbon:
Dokumentala Bilbo
Dokumentala Bilbo
Dokumentala Donostia
Dokumentala Donostia

Esan bezala ekintzetan ondorengo emakume indigena liderrak parte hartuko dute:

  • Verónica Huilipan: mapuche emakumea, “Confederación Indígena del Neuquén” Argentinako Pataganiako erakundeko bozeramailea.
  • Aída Suarez: Senú herriko emakume indigena. “Organización Indígena de Antioquia” erakundeko lehendakaria, Kolonbian.
  • Rosalba Velasco: Nasa herriko emakumea, “Casa de Pensamiento de la ACIN (Asociación de Cabildos Indígenas del Norte del Cauca)” erakundeko koordinatzailea.
  • Sara Dalila Mux Mux, Guatemalako emakume indigena Maya, Uk’u’x B’e erakunde mayako kidea eta dokumentalaren protagonistetako bat

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude