Kontsumo-Eguna-20151-280x420

Zure elikadurak kezkatzen zaitu? Lankidetzan eta herritarren partaidetzan sinesten al duzu? Aldaketa klimatikoak kezkatzen al zaitu? Nola balioztatzen duzu bertako kontsumoa? Eta ekoizpen autoktonoa? Hauetako galera bati BAI erantzuten badiozu, datorren martxoak 14ean, goizean, Gipuzkoa Plazan hitzordu bat duzu. Bertan, KON eta TSUMO ahizpak zain izango dituzu. Biak, KONTZIENTE familia noblekoak dira, ERALDATZAILEAK bezala ere ezagutuak. “Oso eroak” dauden bi klown zientifikorekin barre egiteko aukera izango duzu, baita pentsatu eta parte hartu ere. Bertako kontsumoa eta kontsumo arduratsua GEHITZEN baduzu, CO2 isurketak GUTXITZEA lortuko duzu, berotegi-efektua eragiten duten gas nagusienetako bat. SARETUZ herritarren partaidetzatik (Donostiako kontsumo arduratsuko sarea) kontsumo eraldatzailea sustatzeko IZENDATZAILE KOMUNAREKIN, martxoaren 14ean larunbatean, Donostiako Gipuzkoa Plazan goizeko 11.00etatik 14.00etara bertan izango dituzu zain.
[:]

Oraingoz, hogeita hamar donostiar denda inguru dira SARETUZ ekimenera gehitu direnak. Saretuz sarea, gure ingurunea positiboan eraldatu ahal duten kontsumoa praktikatzea posible den hiriko dendak eta ekimenak “mapatzen” ari da. Baina ziur, gehiago direla ekimenean parte hartu nahi dutenak. Zer behar dute denda, elkarte, kontsumo taldeek… mapa honetan barneratua egoteko? Oso erraza. Establezimenduak ondorengo irizpideen %50 bete behar du.

Ehunekoa, ekimenak dituen produktu edo/eta zerbitzu motaren arabera kalkulatzen da. Produktuak edo/eta zerbitzuak identifikatuta egon behar dute. Kale-izendegian EZ dira sartzen: frankiziak, azalera handiko saltokiak, multinazionalak. Ondoren  azaltzen den loturan, formularioa/inkesta  klikatu eta aurki dezakezu

Hiriko kontsumo arduratsuaren mapa erraldoi bat egoteaz gain, hiriko zero kilometroan egingo den topaketa honetan, interakziozko tramankulu bat egongo da, kontsumitzen ditugun elikagaiak nondik datozen azalduz. Gure “txikiak” jarduteko “txoko” bat, lankidetzaren bitartez jolasteko eta margotzeko, baita kontsumo arduratsuaren alternatibetan sakondu ahal izateko informazio puntu bat bezala ere. Era berean, ekitaldian ALTERNATIBA HERRIXKA-k parte hartuko du, europar hirietan (dagoeneko 60 hirietan presentzia izanik) aldaketa klimatikoak suposatzen duen erronkaren aurrean, kontzientzia eta portaeran aldaketak sustatzen saiatzen den eragile sozial-mobilizatzaile bat eta Donostian, datorren ekainaren 5 eta 6ean ALTERNATIBA HERRIXKA ospatuko dugu http://saretuz.com/index.php/2015/03/alternatiben-herrixka-donostian/. Talde honentzat, abiapuntua, aldaketa klimatikoak eta krisi energetikoak osatzen dute. Aipatutako efektua probokatzen duten gasen emisioa hemen eta orain murrizteko irtenbide ukigarriak eta bitarteko zehatzak bilatzen ditu, partaidetza eta gizarte eraldaketa bezala, nekazaritza iraunkorraren, ekonomiaren birlokalizazioaren, lurraldearen antolamendu kontrolatuaren, ekoizpenaren birmoldaketa sozial eta ekologikoaren, aberastasunaren banaketaren…bitartez. Horiek guztiak, etorkizun onberago bat eraikitzeko helburuarekin.

Bere aldetik, SARETUZ Donostiako kontsumo kontziente eta arduratsuko sare bat da eta bere lan taldea ondorengo erakundeek osatzen dute: Emaús Gizarte Fundazioa, Mugarik Gabe, Gabiltza, Mugarik Gabeko Albaitariak, Donostiako Bidezko Merkataritza taldea, Mugarik Gabeko Ekonomilariak, AntiguaOtarrak, Calcuta Ondoan, Cristina Enea Fundazioa, Fiare , Ximaurpila, Banda Bat, Surfrider, Slow food Donostia, Mecambio , Goiener, BasHerri Sare (Donostia) eta Setem Hego Haizea.

www.saretuz.com