Eutsi edo Hil Kanpainako hirugarren bideoa prest dugu!!

Herri indigena askok euren hezkuntza propioa gaur bere gain hartzen dute eta euren hezkuntza beharrizanak asetzeko hezkuntza sistema propioak eraikitzeko erabakia hartu dute (eskolak, unibertsitateak, etab.). [:]

Guzti hori euren herri izaera nabarmentzeko prozesuak indartzeko, beti ere euren hizkuntzak eta ezagutzak berreskuratuz. Eta nola ez, nortasuna ez galtzeko. Nortasun hau baztertua eta barregarri uzten saiatu da eta, kasu askotan, kolonialismoak ia erabat desagertarazi du. Horrela aitortzen digute Latinoamerikako herri indigenen erakunde desberdinetako ordezkariek

Bideo hau, serie bateko hirugarrena da eta hezkuntza eta hizkuntza propioen inguruan dihardu. Hurrengoan, azkenekoan, Bizitze Ona jorratuko dugu, indarrean dagoen sistemari alternatiba gisa. Horrekin guztiarekin eta beste eduki batzuekin ere dokumental bat osatuko dugu, 2015eko apirilean estreinatuko duguna.

Aurretik kanpaina honen barruan beste bi bideo hauek argitaratu genituen: