GIZA ESKUBIDEEN DEFENDATZAILEAK, GUZTION DEFENDATZAILEAK

Gaur, azaroak 29, Giza Eskubideen defendatzaileen nazioarteko eguna, Mugarik Gabetik Emakumeen Giza Eskubideen defendatzaileek egiten duten lana gogoratu eta ikustarazi nahi dugu. Kolektibo feminista ezberdinetako emakume sozialak, egunez egun haientzako eta gizarteko gainontzekoentzako jendarte justuago eta parekideago lortzeko borrokatzen dutenak.
Leku ezberdinetako emakumeok, modu ezberdinetan bada ere, diskriminazio eta berdintasun ezagatik zapalkuntzei aurre egiten diogu. Elkar entzun eta babestu behar dugu, indarrak batu balioa erakutsarazi gure eskubideak baliatzeko.
Emakumeen Giza Eskubideen defentsa, gaur egun ere beharrezkoa izateaz gain ezinbestekoa izaten jarraitzen duen borroka bat da, gobernuek ez baitituzte hauek baliatzeko neurriak bakarrik jartzen, urratzen dituzten horiek zigorgabetasunean uzten dituzte. Gobernuak dira propioki neurri murriztaileen bidez, beraien organoetako boterea baliatuz, beste foro batzuetan hainbeste aldarrikatzen diren eskubideak urratzen dituztenak. Jarraitu irakurtzen


JARDUNALDIA: indarkeria matxisten begirada intersekzionala

Abenduak 2, asteazkena, 10:00 etatik 14:00etara
Montehermoso  kultuguneko Ortuño areatoan (Fray Zacarias Martinez kalea 2, Vitoria-Gasteiz)

cartel.pdfParte hartzaileak:

Las Otras. Talde feminista eta arrazismoaren aurkakoa.
Eginaren eginez. Desgaitasun fisikoa duten pertsonen inklusioa lortzeko elkartea
Bilboko Sare Lesbianista.
eta Mugarik Gabe.
Mahai inguruak Arabako Emakumeen Asanbladak moderatuko du.
Eztabaidaren ostean ordu ta erdi eskainiko diogu pertsona/kolektibo/erakunde partehartzaileen ekarpenei.

13:00etan Plataforma Tiranteren eskutik ikuskizuna.

Interpretazio eta gaztelerazko seinu hizkuntzako goi mailako zikloa gauzatzen ari diren ikasleek, eztabaidaren interpretazioa aurrera eramango dute formakuntza ekintza gisa.

                                                                                                            SARRERA LIBREA!


Matxismoak hil egiten du. Eta zuk zer egiten duzu?

matxismoak hil egiten duBa al da ezer erasokorragorik jendarte erdiaren gorputzen, ideien, estimuen, desioen eta produkzio zein erreprodukzio gaitasunen jabe egiten den sistema bat baino?
(Lily Muñoz, Guatemalako ikertzailea, “Indarkeria Matxista guztiei Aurre egiten diegu Jardunaldiak”, Mugarik Gabe, Bilbo 2011).

Ez da posible eraldaketa sozialaren edozein prozesu sortzea, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean alternatibak planteatu edo norbanako zein talde bakoitzak bere berezitasunetik egindako salaketa landu gabe. Genero indarkeria bezala ezagutzen dena sistema eta giza eskubideen bortxaketa sistemiko gisa nabarmentzen da, herrialde guztietako garapen ekonomiko, sozial eta demokratikoaren oztopo moduan.

Horregatik, pertsona bakoitzak honakoa pentsatu behar du: Zer egiten dugu indarkeria matxistari aurre egiteko? Jarraitu irakurtzen


Madrilgo indarkeria matxisten aurkako Sarea Sortzen Plataformaren Txostenaren aurkezpena

Madrilgo indarkeria matxisten aurkako Sarea Sortzen plataformak, indarkeria matxisten aurkako borrokan arlo ezberdinetan (prebentzioa, biktimen arreta eta eragin politikoan) lan egiten duten profesional eta aktibistez osatua dagoena, azaroaren 24an, asteartea, Madrilgo Erkidegoko Genero Indarkeriaren Lege Integralak 10 urte bete dituenean, honen inguruan egindako analisi txostena aurkeztuko du. Jarraitu irakurtzen

FICWALLMAPU 2015 jaialdian gaude

Astearte honetan, hilak 17, Herri Indigenen Nazioarteko Zinema eta Bideo XII Jaialdia hasi da Wallmapu-n, mapuche lurraldean Argentina eta Txileko estatuen artean.

Jarraitu FICWALLMAPU 2015 jaialdian gaude irakurtzen