Mugimendu feministek salatzen jarraitzen dute Ortegaren Gobernuak Nikaraguako herritarren eskubideak urratzen dituela

Atzo, Nikaraguako bidelagun feministek egindako salaketarekin hasi genuen eguna. Urriaren 14ean, “Unidos por la libertad” lelopean egingo zen manifestazioa hastear zegoela, 23 lagun bidegabe atxilotuak izan ziren. Honen aurrean, ahotsa goratu dute berriz ere adierazpen askatasun eta mobilizazio eskubideen urraketa salatzeko.

Jarraitu irakurtzen


SUMINDURAREN ETA EZIN SINISTEAREN ARTEAN

2018ko urriaren 1a. Igaro berri den astean 3 emakume eta 2 haur (neskak horiek ere) erailak izan dira.  Hori, ordea, ikusten den indarkeria besterik ez da; imajina dezagun, momentu batez, zenbat emakume eta neska koskor izan diren aste horretan indarkeriaren biktima, zenbat diren biktima momentu honetan bertan, testu hau irakurtzen duzun bitartean.

Estatistikek diote 3 emakumetik batek indarkeria edo sexu abusua jasan duela bere bikotekidearen aldetik Europar Batasunean, indarkeria psikologikoaz ari bagara datuak gora egiten du, emakumeen % 43k jasan du hori, eta horiek, betiere, entzuten diren indarkeriak dira, estatistiketan parte hartzen dutenak. Hortik kanpo geratzen dira, beraz, bestelako indarkeriak, enpresa transnazionalek eragindako indarkeria ekonomikoa, lesbofobia, indarkeria instituzionala… Jarraitu irakurtzen


Zer da MEMORIA ERAIKIZ?

MEMORIA ERAIKIZek zentzumen-esperientzia bat bizitzeko gonbita egiten digu. Jakintza-alor anitzeko instalazio artistikoak lagunduta, hainbat errealitate ezagutzeko proposamena egiten digu, indarkeria matxista jasan eta bizirik atera diren munduko hainbat tokitako emakumeen ahots eta kontakizunen bitartez. Bidaia honen helburua ez da urruneko tokiak aztertzea, indarkeria horiek ezagutu, irauli eta gu geu eraldatzea baizik.

Emakume horien kontakizunen bidez indarkeriak beraien bizitzan izandako eragina ezagutu eta horri nola aurre egin dioten ikusiko dugu. Eta beraien ingurutik eta jendartetik zer espero duten jakingo dugu.

Memoria Eraikiz emakumeen ahotsak berreskuratzeko apustu bat da, ez dugulako nahi ahots horiek historiako bazterrean utzita jarraitzea, gure memorian gorde nahi ditugu, memoria kolektibo bat berreraiki eta berriz gerta ez dadila oihu egin.

Entzutera ausartzen zara? Honetaz guztiaz hausnartzera? Indarkeria matxistei aurre egingo dion eraldaketa kolektibo baten parte izatera?

Jarraitu irakurtzen


MEMORIA ERAIKIZ

MEMORIA ERAIKIZ, urritik otsailera Euskal Herriko herri desberdinetan egongo dena, indarkeria matxista jasan eta bizirik atera diren emakumeen memoriaz zentzumen-esperientzia desberdina bizitzeko gonbita egingo digu, sistema patriarkalari aurre egiteko eta gu geu eraldatzeko.

 

Memoria Eraikizek erakusketa baten bidez zenbait bizipenen hedapena egin nahi du, ondoko ikerketan jasotako kontakizunena, hain zuzen: Asfalto arteko loreak. Indarkeria matxisten kausak eta eraginal biziraun duten emakume biktimen bizitzetan. Beraien denbora eskaini eta testigantzak eman dituzten 28 emakume ausart; justizia eta bizitakoa berriz ez errepikatzea bilatzeko euren historiaren parte bat elkarbanatu zutenak.


#ZAINDUZKONTSUMITU

Donostiko kontsumo arduratsurako sarea den Saretuzek zaintzak ardatz izango ditu aurtengo jardunaldietan. Norbanakoa, kontsumo azkarra eta lehiakortasuna nagusi diren sistema honen alternatiba gisa, jardunaldi hauetan komunitarioa dena, zaintzak eta kontsumo arduratsuarekin duten harremana jorratuko dira.  Ekimen ezberdinak ezagutzeko aukeraizango dugu.

Jardunaldiak doakoak dira, baina izena ematea gomendatzen dugu telefono honetara: 943-453526

+ INFO: www.saretuz.eus

Jarraitu irakurtzen